2006/06/18

Gaztexe eta kontzertuetaz.

Beno, jada nire bigarren kontzertua eman dut, serioa den lehenengoa. Sope-Urdulizko gaztetxean izan da, Ekainaren 17an (larunbata). Lehenengo taldea Stropajo izan zen (lehendik bistaz ezagutzen nituena, ohiko punk egiten dutenak), bigarrena Narkolepsia (gure antzeko hasiberri batzuk, punk oi! egiten dutenak) eta azkenik gu geu izan ginen, NON OTE. Atzo arte ez nintzen gaztetxean egon (Ekainak 17), nahiko kuriosoa da. [Esan behar dut huste abisua iritsi zaiela] Eszenatokia nahiko txikitxua baina erosoa zen. Narkolepsiaren kontzertua amaitu zenean (giroa asko berotu zuten), ez nuen kitarra bat aurkitzen (bi neuzkan) eta argi barik bilatzen hasi nintzen bigarren solairuan. Aurkitu nuenerako, taldekideek zarata egiten ari ziren. Nik presaka guztia prestatzen, eta ampli-ren bolumena zein zen eta nola ibiltzen zuen jakin barik hasi nintzan. Hortik aurrera, kaosa. Ez nuen abeslaria entzuten, baxuak nire kitarraren zarata estaltzen zuen, ni neuk egiten nuena ezin entzunez. Baterajoleak ez gintuen entzuten, instintuz jo. Pentsatu zelako egoera! Baina jendeak zioen gure abestiek itxura ona zutela, hasiberrien akatsak mitikoak izan ezin. Nik oso ondo pasatu nuen, jendea nola desfasatzen zuela ikusita (Egoitz, gure fan number one, kobratzen dogunean kubata batzuetara gonbidatu ber dotzut). Bizi behar den esperientzia.
Akatsetatik asko ikasiko dudala uste dut (batez ere nire alboan, lurrean, katxiak ez uztera, garagardoa eta elementu elektrikoak ez baitoaz ondo), entsaiatzeko gogoaz, eta ea hurrengo kontzertuan gauzak hobeto egiten ditugun. Berriro diot: bizi behar den esperientzia bat da.
Eskerrik asko etorri zineten guztioi, emandako animo guztiengatik.

2006/06/09

Aroak eta bizitza (situazionista bat)

Aro bat amaitzen nagoela uste dut. Neuretzat, ez dago ezberdintasun handirik aro baten amaieraren artean eta hurrengoaren hasiera artean; horregaitik bereiztea zaila egiten zait. Gainera nere bizitzan konszienteki bizitako aroak murritzak dira.

Nabaritu nuen lehen aro aldaketa nerabezaroan izan zen, agian neure bizitzan izango dudan aldaketarik handiena izan zena, hamairu urteren inguruan. Ostean, garai zurrunbilotsubat iritsi zen, poliki poliki baretuz joan zena. Baretuz joan da gaur arte. Esan dezaket "estankamendua"ra iritsi naizela, egoera honek "ya no da más de sí" eta luzatuz doa.

Bizitza gauzak egitea baino gehiago da, maitatzea baino gehiago da, lan egitea edo ikastea baino gehiago da. Jende guztiak gauzak egiten ditu eta pozik bizi dira ... baina euren bizitza bizitzen dutenek gutxiengo bat da. Ni neu bizitza honekin ez nago pozik. Pilo bat gauza egiten ditut nahiz eta hiperaktiboa ez izan. Nire egoera ezin hobea da: osasun ona, lagunak ditu (gaur egun zaila dena), ametsak ditut... baina zeozer falta da. Nere lagun batek neska bat behar dugula dio, geure buru hausteen irtebidetzat jartzen du. Egia da, baina nire ustetan ez da hori soilik. Apur bat funtzionatzen hastea da. Gure bizitza osoan "prestatzen" egon gara. Prestatu, prestatu, prestatu, ... baina noiz jarriko dut praktikan hainbeste denboran prestatu dudana, hainbeste ikasi ostean? Eta ez nago lan egiteaz hitz egiten, bizitzari buruz hitz egiten ari naiz.

Ametsak bete. Ametsak zehaztuz doaz, gero eta hurbuilago ditugu (gu geuk egindako kalkuluen arabera) baina gero eta urrunago iksuten ditugu. Gaztarotik findu dituzun amets horiek bete nahi ditugu? Nik baietz diot eta gero eta ziurrago nago. Hori izango baita neure bizitza, ametsak lortzen saiatzea. Lortuko dudan ala ez, benetan ez dakit, baina argi daukadana da saiatuko naizela. Hori egiten hasiko naizenean, aro berri bat zbalduko zaidalako nere aurrean. Aro gogorra eta ederra.