
Beno, dirudienez aurtengo maiatza nahiko berotsua datorkigu, hego haizea dela eta. Behar nuen bidaia egin nuen, bizimodu akigarri hau errazago izan dadin. Egeoko urek neure bizitza apur bat alaitu zuten. Baina itzulera iritsi da eta ohiko zurrunbiloan murgildu naiz.
Pozgarria den berri bat iritsi zait: Boliviako lehendakariak hango natur baliabide garrantzitsuenak (petrolioa eta gasa) nazionalizatuko duela. Hauteskundeetan hitz eman zuena bete du (neure ustez, berandu), nahiz eta beste promesak ondiño bete behar dituen (
El Alton unibertsitate bat eraiki, ...). Pausu bat aurrera egin du.
Baina atzerriko enpresarien (beraien estatu, komunikabideek, ... barne) beldurra agerian gertatu da. Ekintza honekin inbertsioen segurtasun eza emango dela diote, inbertsioak handik alde egingo dutela esanez. Ondorioz, Boliviako herriak ez du hazkunderik jasango. Gezurrak.
Ekintza honekin Boliviako natur baliabideen lapurreta eten nahi da. Adostutako kontratuak ez ziren batez ere etikoak, enpresa transnazionalek (ETN) baliabide horiek doan lortzen baitzituzten. Neurri honekin, tratu justu bat lortu nahi da. Ba Evo-k adierazi duenez, petrolio-gas arloan diharduten ETN-en kapitalaren %50+1 estatuak bereganatzen du. Horrela, Boliviako baliabideak ez dira doan lortuko, ETN-k prezio bat ordaindu beharko dute. Neure iritziz (eta etika minimoa duen pertsona batentzat ere) zuzena ikusten dut.
Petrolioa eta gasa nazionalizatuko dutenez REPSOL-eko buruzagiek larri dabise.
Beraien irabaziak hain handiak ez direla izango diote. Estatuko botereek beraien interesak defendatzera doazte, nazionalizazioa ilegala baita. Badirudi oroimena galdu dutela, P$OE eta PP garaietako pribatizazioen ostean. {
Apunte moduan: Aurreko erregimenak akaso ez zituen ia enpresa guztiak nazionalizatu? PPko eta P$OEko inork hori errefusatu al du?}
Komunikabideetan petrolio prezioaren igoeraz eta honen arrazoiaz hitz egiten ari dira denbora guztian: Irakeko insurgenteen atentatuek ziurgabetasuna sortzen dutela eta gainera, Evo-ren ekintza dela eta, prezioak gehiago igoki direla diote. Guztia gezurra. Ez dituzte estatistikak ataratzen, baina enpresa petroleroek ezartzen dute prezioaren eta petrolio kostuaren narteko aldea zein da? Zeinek mantentze du? Eta Estatuen zergak zenbatekoak dira?
Nazkatuta. Prezio garai hauen erantzuleak enpresa petroleroak eta Estatuak dira. Ziria sartu nahi digute, erantzuleak kontrolaezin irrazional batzuk direla esanez.
Evo gehiago behar dute, eta behar ditugu. Nik ez naiz nazioarteko analista bat eta ez dakizkit neurri honen ondorioak. Baina balorea du hau egitea. Nahiz eta nik gobernuetaz ez fidatu eta politikoetaz are gutxiago. Osasuna eta askatasuna!