2006/01/25

Existitzen ez dena sortuz

Azken asteetan, komunikabideak latindar mara fenomenoa islatzen ari da, berton banda hauen hedapenaz informatzen dute. Orain, latindar gazte eta estetika zehatz bat dutenek bandaren batekoak direla dirudi. Gure inguruan beldurra zabaltzen dute, indarraren bidez. Bortzitzak dira. Gure alabak bortxatuko dituzte eta gure semeak jo. Orduan, polizia gehiago erabiliko da hau ekiditzeko, polizia gehiago kaleetan egongo da. Errepresioa handitu.
Nik kaleetan latindarrak ikusten ditut. Latindar gazteak, eta ez dute arazorik sortzen. Nerabe baten bizitza daramate. Baina komunikabideek burua berotzen didate, maren fenomenoa ematen ari dela. Tertulietan horretaz hitz egiten dute, berrietan latindar jarroria nabarmentzen dute, azkenean iritzi publikoa mintzatu arte (nor da iritzi publikoa? nola neur daiteke? nire iritzia ez bada honen berdina, guztion iritzia da? gehiengoaren iritzia bada, ze gehiengoa?). Jendea gai horretaz mintzatzen da, eta azkenean arazo hori dagoela barneratu dugu. Orduan, populazioaren zati bat katalogatzen dugu, marginatuz. Marginazio horren bitartez, azkenean fenomeno hori (hasiera batean ez zena existitzen edo marginala zena) errealitatea bihurtu da, arazo larri bat agertuz.
Badirudi kale borroka jada ez dela berria. Komunikabideek, bestia beltza berria bilatu dute, ahulenen artean ahulenak: gazteak eta inmigranteak.
Azkenean, komunikabideek jendea izutzen dute botereak populazioaren gain duen kontrola handitzeko.

2006/01/24

2006... edo 1984? (CIAren charter bidaiak)

Orain dela urte batzuk George Orwellen 1984 liburua irakurri nuen. Irakurri baino gehiago, dastatu nuen, liluratu ninduen. Benetan, liburua oso ona da. Ez baduzue irakurri, irakurri.
Bere mometuan errealitatearekin parekatu nuen, eta Stalinismo, Faxismo eta holako sistemen kritikatzat hartu nuen. Nire gaur egungo errealitatean aplikatzeko zaila nuen. Liburuan terminologia berezia erabiltzen du, neolenguaia. Horretan, gustatu zitzaidan hitz bat erderazko "vaporizar" zen. Hitz honek hurrengo esanahia du: Gobernuak pertsona bat atxilotzen zuen; tortura (edozein motakoa) aplikatzen zieten, atxilotuek gezurra zen konfesio bat aitortu arte. Orduan libre uzten zieten, atxilotu ohi horiek torturatzaileen egia barneratuta baitzuten.
Baina hau ez zen amaiera; denbora bat pasatu ostean, poliziak atxilotu ohia beraiekin eramaten zuten, desagertzen zen. Pertsona horien datu guztiak desagertzen ziren (jaiotze datak, berriak, ...), pertsona horiek ez ziren inoiz existitu. Lagunak, familia, lankideak, ... pertsona horretaz ahazten zen, beldurra zela eta. Liburua nire azalpena baino askoz hobeto dago, baina tira....
Orain CIAk (eta nire ustez edozein estatuko zerbitzu sekretuak) egiten duena ikertzen ari da Europar Batzorde bat. Diotenez, jendea atxilotzen zuten (epaileen aginterik gabe, giza eskubideak euren potroetatik pasatuz), hegazkinetara igotzen zituzten, munduko beste puntetara eramateko; han torturak aplikatuz eta epaiketarik gabeko espetxeraketak jasaten.
Nire ustez, ez da ezer berria. Erlijioa, etnia, azaleko kolorea, jatorria, pentsakera, ... terrorista garela agerian uzten du, dio Bush & Co.-k. Betiko moduan: XIXan, bizarduna eta anarkista = terrorista; XXIan, bizarduna eta musulmana = terrorista.
2006an edo 1984an gaude?

2006/01/18

Hastapenak

Beno, nere lehenengo blogg-a da hau. MSNren Spacean hasi nintzen orain dela 4 hilabete edo, eta gustatu zitzaidan nire ideiak, pentsamenduak,... sarean zabaltzea. Horregaitik, serioago hartu dut, eta blog hau sortzea bururatu zait.
Hemen nire ideiak, internetetik interesgarriak diren artikuluak,... jarriko ditut. Ez naiz originala izango, nire helburu nagusiena nire ideiak plazaratzea da, nahiz eta kontrajarriak, zentzugabekoak, ... izan. Holan bainaiz.
Besterik gabe, irakurtzen duenari. A, eta komentarioak izatea ilusionatzen nau (holan badakit inor irakurri duen). Aio!