2006/08/07

Agur, Sin Dios!

Sin Dios HardCore musika talde bat da (punk gororra, oso gogorra), kristona gustatzen zaidana. Ez bakarrik egiten duten musika estiloagatik (neretzat garratzi handia ez daukadana), taldea aurrera nola eramaten zuten zen batez ere gehiengustuko nuena. Anarkistak ziren eta batez ere beraien ideiekin konsekuenteak. Autogestioa aldarrikatzen zuten eta egiten zuten: ez ziren inoiz SGAEra saldu ezta multinazionaletara; beraien diskoak ia kostu prezioetan saltzen zituzten; abestietan esandakoan sinisten zuten eta egunero hori betetzeko beraien indarra jartzen zuten; ez zuten promotore, manager, ...-kin lan egiten.
Ez ziren rockeroak, ez zuten topikoak jarraitzen. Kontzertuetan ez zuten dirutza kobratzen. Erderaz esanda, "se mojaban por la causa". Baten ikusi nituen zuzenean. Pena merezi zuen taldea zen.
Taldea disolbatu dela entzun dut. 18 urtez borrokatzen... 18 urte borROCKan. Berria apur bat tristea da, estimu handian baitaukat.
Baina badakit hau ez dela honen amaiera. Haiek hasi zutena jarraitu behar dugu, Sin Dios amaitu da, baina aro berri bati ekin behar diogu, mila Sin Dios agertuz.

Osasuna eta Askatasuna, Sin Dios!

0 Comments:

Publicar un comentario en la entrada

Links to this post:

Crear un enlace

<< Home