2006/06/09

Aroak eta bizitza (situazionista bat)

Aro bat amaitzen nagoela uste dut. Neuretzat, ez dago ezberdintasun handirik aro baten amaieraren artean eta hurrengoaren hasiera artean; horregaitik bereiztea zaila egiten zait. Gainera nere bizitzan konszienteki bizitako aroak murritzak dira.

Nabaritu nuen lehen aro aldaketa nerabezaroan izan zen, agian neure bizitzan izango dudan aldaketarik handiena izan zena, hamairu urteren inguruan. Ostean, garai zurrunbilotsubat iritsi zen, poliki poliki baretuz joan zena. Baretuz joan da gaur arte. Esan dezaket "estankamendua"ra iritsi naizela, egoera honek "ya no da más de sí" eta luzatuz doa.

Bizitza gauzak egitea baino gehiago da, maitatzea baino gehiago da, lan egitea edo ikastea baino gehiago da. Jende guztiak gauzak egiten ditu eta pozik bizi dira ... baina euren bizitza bizitzen dutenek gutxiengo bat da. Ni neu bizitza honekin ez nago pozik. Pilo bat gauza egiten ditut nahiz eta hiperaktiboa ez izan. Nire egoera ezin hobea da: osasun ona, lagunak ditu (gaur egun zaila dena), ametsak ditut... baina zeozer falta da. Nere lagun batek neska bat behar dugula dio, geure buru hausteen irtebidetzat jartzen du. Egia da, baina nire ustetan ez da hori soilik. Apur bat funtzionatzen hastea da. Gure bizitza osoan "prestatzen" egon gara. Prestatu, prestatu, prestatu, ... baina noiz jarriko dut praktikan hainbeste denboran prestatu dudana, hainbeste ikasi ostean? Eta ez nago lan egiteaz hitz egiten, bizitzari buruz hitz egiten ari naiz.

Ametsak bete. Ametsak zehaztuz doaz, gero eta hurbuilago ditugu (gu geuk egindako kalkuluen arabera) baina gero eta urrunago iksuten ditugu. Gaztarotik findu dituzun amets horiek bete nahi ditugu? Nik baietz diot eta gero eta ziurrago nago. Hori izango baita neure bizitza, ametsak lortzen saiatzea. Lortuko dudan ala ez, benetan ez dakit, baina argi daukadana da saiatuko naizela. Hori egiten hasiko naizenean, aro berri bat zbalduko zaidalako nere aurrean. Aro gogorra eta ederra.

0 Comments:

Publicar un comentario en la entrada

Links to this post:

Crear un enlace

<< Home