2006/05/22

3 Faseak


Gau askotan nirekin topatzen naiz. Berdin da norekin nagoen baina lagun batekin bada, hobe, antzezteko beharra ez baitago, ni neu naiz. Nigaz ondo sentitzen naiz, ni sentitzen naiz, bai fisikoki baita psikologikoki. Nire nortasuna sentitzen dut,nire atal fisiko bat balitz bezala; ideien abiadura (edo horren gabezia) sentituz. Sentsazioen indarra oso handia da, hitzak muga soilak dira, errealitatea mugatzen duten elementuak, hesiak balira bezala. Hitzik gabeko komunikazioa erabatekoa da, esaldiak amaitzea ez da funtsezkoa, sentsazioa helaraztea da helburua, edozein komunikazioaren helburua izan behar zena. Beste pertsonarekin duzun konexioa bakarra da, zu zeu zarelako eta horren konszientea baitzara. Ni Endika naiz, Endika guztiak aldi berean naizenean. Horrela sentitzea sentsazio bakarra da.

Azkenik, egoera honetara iristeko bideak ugari direla diote. Momentuz, bi bakarrik ezagutzen ditut (erabiltzen ditudanak, noski). Bideak, bizitza bezala, infinituak dira. Nik neureak erabakitzen ditut. Edo hori uste dut.

(Pd: Zelako paranoia! Erretzearen alde onak dira. Besarkadatxo bat filosofo porreta guztiei!)

1 Comments:

At 7:12 PM, Blogger Carola Jara said...

aunque no entiendo nada me vengo a dar una vuelta por este blog y dejarte mis saludos!
cariños desde chile

 

Publicar un comentario en la entrada

Links to this post:

Crear un enlace

<< Home