Politika Burgesaren Aurka (I I)
[Politika Burgesaren Aurka (I)tik]
Nor Bozkatzen da?
Hauteskunde garaian ez dira pertsonak aukeratzen, alderdi batzuek osatutako zerrenda itxiak baizik. Erakunde hierarkikoak eta autoritarioak bozkatzerakoan, demokraziarentzako leku gutxi dago. Parlamentuaren papera tramiteak aurrera eramatea da eta beren lana, Gobernuak egiten duen lanaren aldean, garrantzi gutxikoa da. Diputatuak sarritan parlamentura ez doazte, haien lan gogorrena "bai" edo "ez" duen botoia sakatzea; gehienek bozkatzen dituzten legeei buruz ez dakite ia ezer. Horrez gain, nazioarteko erakundeek (NMF-FMI, MB, EB, ...) "politika nazionala" gero eta gehiago baldintzatzen dute. Erakunde hauek, noski, ez dira demokratikoki hautatuak.
Horrez gain, erreferendum-ak, gehienez aldi bate egiten dira. Adibidez: zuk 1978ko Espainiar Konstituzioaren erreferendum-ean parte hartu zenuen?
Jendeak bozkatzen ari denari buruz ez daki ezer. Honetaz komunikabideak arduratzen dira, . jendeak PNV, PSE, PP... ren programak irakurtzen ditu? Hauteskunde osteko alderdien jarraipena egiten da? Kontrol bitartekoak daude? EZ.
Bozkatzerakoan, erabakiaren garrantziaz kontziente den jendeari buruz: nahi dutena bozkatzen dute? Ez. Hauteskunde sistemak alderdi handiak saritzen dituenez (D'Hont sistema), jende ugarik "bozka baliagarria" (voto util) ematen du; adibidez, batek PNV bozkatzen du alderdi "euskalduna" delako, baina berez Aralar bozkatuko luke ezkerrekoa baita. Baina dakitenez aukera gutxituak bozkatuz ez dutela ezer lortuko, alderdi handiak bozkatzen dituzte.


0 Comments:
Publicar un comentario en la entrada
Links to this post:
Crear un enlace
<< Home