Mundu Zoriontsu Bat
Aldous Huxley-ren “Un Mundo Feliz” irakurtzen hasi naiz. Orain dela denbora bat irakurri nahi nuen, baina lanek ez zidaten denborarik uzten. Benetan harritu nau, gehienbat etorkizunaren irudia dela eta. Nire ustez George Orwelen “1984” liburuak etorkizunari ematen duen irudiaren beste aldea da; hots, ez dirla kontrajarriak, monetaren beste aldea baizik.
Hitzurrea oso ona da. Horren atal bat itzuli dut (nahiko txarto, itzultzaile eta filologoa ez naizenez), oso interesgarria iruditu baitzait. Hitzaurre hori 1945an idatzi zen, nahiz eta liburua 1930an idatzi.
“(...) noski, totalitarismo berria zaharraren desberdina izateko arrazoirik ez dago. Gobernua, (...) artifizialki sortutako gosea, masa gartzeleraketak eta masa deportazioen bitartez, ez da soilik ezgizakiarra (gaur egun inori ez zaio azken hau inporta), ezeraginkorra dela frogatu da; gainera, teknologi garapena dela eta, ezeraginkorra dena baztertzen den garaian. Buruzagi politiko ahalguztidun eta laguntzaile masek, koertziorik gabe esklabua den populazioa gobernatu ahal izango dute, herria esklabutza maitatzen duenean; eraginkorra den estatu totalitario bat litzateke azken hau.
Gaurko estatu totalitarioen propaganda ministerioen, egunkarietako zuzendarien eta irakasleen xedea herriak esklabutza hori maita dezaten da. Baina beraien metodoak, ondiño gutxienez, nahiko antizientifikoak dira. Jesuiten antzineko baieztapen zaharrak (umeen irakaskuntzaz arduratuta, gizakien galderak erantzun ahal izango zituztela) desioak bultzatuta idatzi zen, ez zegoen errealitatea kontutan harturik. Gaurko pedagogoak, seguraski, Voltaire hezitu zuten jesuitak baino ezeraginkorragoak dira. (...)
Etorkizuneko “Manhattan Proyect”i garrantzitsuenak gobernuek bultzaturik inkesta erraldoiak izagno dira, parte hartuko duten politikoek eta zientzialariek “ zoriontasunaren arazoa” deituko dutena; hots, jendea beren morrontzaren gaineko maitasuna lortzeko arazoa. (...)
Segurtasuna lortu dela oso arin esan ohi da. Beren lorpena kanpo iraultza bat baino ez da, oso azalekoa. Morrontzarekiko maitasuna iraultza sakon baten ondorioa da, pertsonala, gizakien adimenean eta gorputzan. Iraultza hau aurrera eramateko hurrengo aurkikuntzen beharra dago:
Hasteko, sugestioaren teknika oso aurreratu bat behar da, umeak baldintzatuz (drogen, telebistaren, ... bitartez)
Bigarrenez, gizaki desberdintsu guztiak ezagutzen dituen zientzia bat behar da, pertsona bakoitza ekonomi eta gizarte iherarkian kokatzen buruzagiei ahalbidetzen duena. (...)
Hirugarrenez, errealitatea nahiz eta utopikoa izan, jendeak oporren beharra du; alkohola eta beste narkotikoen ordezkoa bilatu behar da, ginebra eta heroina bezain atsegingarriak baina kalte gutxiago egiten duena.
Azkenik (nahiz eta hau epe luzeko proiektua izan), inozoen kontrako eugenesia sitema bat behar izango da, giza produktua (pertsonak, alegia) estandaizatzeko buruzagien lanak erraztuz.
“Un Mundo Feliz”en giza produktuen uniformizazioa oso aurreratuta dago, muga harrigarri batera eramandakoa, nahiz eta ezinezkoa ez izan. Ikuspuntu tekniko eta ideologiko batetik, haur prefabrikatu eta “Bokanovski” helduen taldeetatik oso urrun ez gaudeii. Nork daki 600 urte barru nola egongo garen? Bestalde, mundu honen beste ezaugarri batzuk belaunaldi batzuen barru lor ditzakegu (...). Urte gutxi barru, ezkontza baimenak txakurrak izateko baimenen antzera eskeiniko dira, 12 hilabeteko iraupenaz, eta txakurrez aldatzeko edo txakur bat baino gehiago izateko aukera galarazten ez duten legeekin.
Askatasun politikoa eta ekonomikoa murrizten den heinean, askatasun sexuala, ordainean, haziz doa. Diktatoreak, askatasun hori sustatuz ondo egingo du. Drogen, zinemaren eta irratiaren pean esnaturik amesteko askatasunak, askatasun sexual honekin batera, lagunduko dute morroi hauek beraien patuaz adiskidetzea.
Guztia ondo aztertu ostean, ikusi dut nola Utopiaiii hau, 600 urte barru aurreikusi nuena (orain dela 30 urte), gero eta hurbilago dagoela. Badirudi etorkizun izugarri hau mende baten buruan ezarriko dela, geure suntsipen nahiak erreprimitzen baditugu. Noski, deszentralizazio prozesu bat hastekotan eta zientzia gizakiengan askeki aplikatuz (gizakia helburua izanik, ez bitartekoa), etorkizun ezberdin bat izateko posibilitatea dugu, baina horrela ez jokatuta, bi alternatiben artean erabaki behar izango dugu: Totalitarismo nazional batzukiv ; edo totalitarismo supranazional bakarra, teknologia aurrerapenek sustatua; azken hau garatuz joango zen efizientzia eta egonkortasun beharrak direla eta, Utopia lortu arte. Usted es quien paga con su dinero, y puede elegir a su gusto”
iAEBk nuklear bonba asmatzeko proiektua. II Mundu Gudaren hasieran puntazko zientiziko batzuk honetan lan egiten zuten. Berez ez zekiten beraien etorkizuna zein izango zen, proiektu han garrantzitsu batean lan egin ondoren, isiltasuna behar baitzen.
iiJada jendea konatzeko gaitasuna lortu dugu, eta probetazko jaioberrien geneak aukera ditzakegu.
iiiLiburuan agertzen den herrialdea.
ivNire ustez, George Orwellen “1984” liburua.


0 Comments:
Publicar un comentario en la entrada
Links to this post:
Crear un enlace
<< Home