2006/02/08

Gure lapurrak



Etxean lapurrak ditugula esan digute. Jende guztia beraien etxeak kartzelak bihurtzen ari dira, izua zabaldu da. Barruan gaudenean sartzen dira, dugun guztia lapurtuz. Modan dagoen lapurreta dela diote, atzerriko mafiak egiten dutenak. Bah, niri bost, guk geure lapur propioak ditugu. "Eusko label" -dunak, korbataz eta jantzi garestiez, egunero geuri lapurretan ari dira. Atzerrian askoz gehiago lapurtzen dute, askoz basatiagoak dira. Geuri poliki poliki, ia konturatu gabe.
Beraien lider ohi bat kondenatu nahi dute: Emilio Ybarra. Hainbat urtetan milioika milioi pezeta lapurtu zituen. Beren zigorra: bi urteko espetxeraketa (beteko ez duena) eta 750.000 € (calderilla). Ikus insurgenteko berria. Lotsagarria benetan.
Edozein eragiketa egiterakoan (GEURE DIRUAZ!) komisioak kobratzen digute; geure diruaz aberasten dira, geuri interes zatar batzuk emanez. Nazkagarria bankarien jokoa. Nazkagarria bankarien lana. Erdi aroko usureroak gizakiarragoak ziren. Beno, gutxienez badakit lapurreta bat egitekotan nola egin; zelako mafian sartu behar naizen. Beste batzuei, 300 € lapurtzeagatik bizitzaren zati handi bat izorratzen diete. Ogasunarekin zorrak izatea hondoratzen gaitu, mafiako "big fish"-a ez bazara.

1 Comments:

At 7:15 PM, Anonymous besta luguesa said...

El gallego y el vascón

 

Publicar un comentario en la entrada

Links to this post:

Crear un enlace

<< Home