2006/02/25

50 urteko BBK hipotekak

Ostegunean, 8:20ko metroa hartu nuen, betiko moduan. Bidai luze xamar egin ohi dut, eta horregatik mp3a daramat. Ostegun honetan ez dut piztute eraman (besterik gabe), eta aurrean Urduliz aldean jesarri ziren bi neska gazteren (+-30) elkarrizketari aditu nuen. Batek zioen azkenean etxea erosteko mailegua eman ziotela; aldi berean bere etxe berriaren aldetik pasatu zen metroa. Nire ustez 40 kiloko etxea zen.
Jendea benetan harritzen nau. Ez dakit neska horren egoera, baina inguruan ikusten ditudan egoerak honetan labur daitezke: lanean ari direnen artean, lan baldintza kaxkarretan; prekaritatea nagusi da, eta kontratoak aldi baterakoak dire gehienak. Soldatak, erdipurdi.
Etxebizitzen prezioak ezagututa (lotsagarria dena), horiek era duinean ordaintzea ezinezkoa da. "Horregatik", gure lurraldeko kutxa batek 50 urteko hipotekak eskeintzen ditu. Eta guztiak pozik!
Agian oraindik gaztea naizelako; agian oraindik heldu bat ez naizelako, buruan txoriak ditudalako, hipotekak esklabutza moduan ikusten dituk. Esklabua "de facto". Eta jende pilo bat (badau egoera hau onartzen ez duen jendea, noski) esklabua bilakatu nahi da, esklabua bihurtzen pozik dago.
Ez gara etxebizitza izategatik saldu behar. Azkenean, etxebizitza, hipoteka ordaindu arte ez da gurea. Bitartean, bankuarena da, ez geurea. Ez gara geure etxebizitzan biziko. Lan egin geure jabeari geure mozkinak emateko. Eta jendeak pozik hartzen du beren gain esklabutzaren pisua.
Ez dut esklabua izan nahi. Lana galtzekotan, zer egingo du esklabu masak? Eta lan eskakizunak direla eta atzerrira mugitu behar badu, zer? Duintasuna non geratu da?
Marxek zioen bezela, "langileria urrezko kateaz esklabutzari loturik dago"; gaur egun porlanezko kateetari loturik dagoela esan beharko genuke.
Groutxo-Marxista baten buru hausteak.

0 Comments:

Publicar un comentario en la entrada

Links to this post:

Crear un enlace

<< Home