2006/01/25

Existitzen ez dena sortuz

Azken asteetan, komunikabideak latindar mara fenomenoa islatzen ari da, berton banda hauen hedapenaz informatzen dute. Orain, latindar gazte eta estetika zehatz bat dutenek bandaren batekoak direla dirudi. Gure inguruan beldurra zabaltzen dute, indarraren bidez. Bortzitzak dira. Gure alabak bortxatuko dituzte eta gure semeak jo. Orduan, polizia gehiago erabiliko da hau ekiditzeko, polizia gehiago kaleetan egongo da. Errepresioa handitu.
Nik kaleetan latindarrak ikusten ditut. Latindar gazteak, eta ez dute arazorik sortzen. Nerabe baten bizitza daramate. Baina komunikabideek burua berotzen didate, maren fenomenoa ematen ari dela. Tertulietan horretaz hitz egiten dute, berrietan latindar jarroria nabarmentzen dute, azkenean iritzi publikoa mintzatu arte (nor da iritzi publikoa? nola neur daiteke? nire iritzia ez bada honen berdina, guztion iritzia da? gehiengoaren iritzia bada, ze gehiengoa?). Jendea gai horretaz mintzatzen da, eta azkenean arazo hori dagoela barneratu dugu. Orduan, populazioaren zati bat katalogatzen dugu, marginatuz. Marginazio horren bitartez, azkenean fenomeno hori (hasiera batean ez zena existitzen edo marginala zena) errealitatea bihurtu da, arazo larri bat agertuz.
Badirudi kale borroka jada ez dela berria. Komunikabideek, bestia beltza berria bilatu dute, ahulenen artean ahulenak: gazteak eta inmigranteak.
Azkenean, komunikabideek jendea izutzen dute botereak populazioaren gain duen kontrola handitzeko.

0 Comments:

Publicar un comentario en la entrada

Links to this post:

Crear un enlace

<< Home