2006/08/07

Agur, Sin Dios!

Sin Dios HardCore musika talde bat da (punk gororra, oso gogorra), kristona gustatzen zaidana. Ez bakarrik egiten duten musika estiloagatik (neretzat garratzi handia ez daukadana), taldea aurrera nola eramaten zuten zen batez ere gehiengustuko nuena. Anarkistak ziren eta batez ere beraien ideiekin konsekuenteak. Autogestioa aldarrikatzen zuten eta egiten zuten: ez ziren inoiz SGAEra saldu ezta multinazionaletara; beraien diskoak ia kostu prezioetan saltzen zituzten; abestietan esandakoan sinisten zuten eta egunero hori betetzeko beraien indarra jartzen zuten; ez zuten promotore, manager, ...-kin lan egiten.
Ez ziren rockeroak, ez zuten topikoak jarraitzen. Kontzertuetan ez zuten dirutza kobratzen. Erderaz esanda, "se mojaban por la causa". Baten ikusi nituen zuzenean. Pena merezi zuen taldea zen.
Taldea disolbatu dela entzun dut. 18 urtez borrokatzen... 18 urte borROCKan. Berria apur bat tristea da, estimu handian baitaukat.
Baina badakit hau ez dela honen amaiera. Haiek hasi zutena jarraitu behar dugu, Sin Dios amaitu da, baina aro berri bati ekin behar diogu, mila Sin Dios agertuz.

Osasuna eta Askatasuna, Sin Dios!

2006/07/04

Enpresari zikinak


Atzo, Garan ataratako artikulu bat (eta rebelion.org-en gaur zabaldutakoa) harritu ninduen; batez ere enpresariek era zuzen honetan hitz egiteagatik; edo okerragoa dena, kurtsillo bat egitegatik. Erderaz dago (praktikak direla eta, ez dekot denborarik ezer itzultzeko)


A cada cosa por su nombre
Los empresarios evitan reconocer las bajas por accidentes de trabajo

Una jornada organizada por la empresa Fuchosa, del sector auxiliar de automoción, sobre la diferenciación de la baja laboral común del accidente de trabajo se convirtió en un manual para que los empresarios no declaren todos los accidentes o tomen determinadas pautas para evitar ser sancionados por no adoptar las medidas adecuadas o no tener la maquinaria en condiciones de seguridad. La empresa Fuchosa, de Atxondo, y la Federación Española de Asociaciones de Fundidores organizaron una jornada sobre «Cómo llegar al accidente cero en la empresa», que se celebró el pasado miércoles en Bilbo.

El encuentro se enmarcó en el programa de la IV Semana de Prevención de Riesgos Laborales y Medio Ambiente, que organizó la compañía proveedora de automoción. El encuentro fue todo un sistema de pautas a los empresarios para que sean capaces de hacer frente a los trabajadores que sufren accidentes de trabajo o enfermedades profesionales. Según dijeron, se trató de diferenciar la enfermedad profesional y el accidente de trabajo de la enfermedad común a fin de evitar el absentismo laboral que, para la patronal, es «alarmante e insostenible». Nada que ver con el mantenimiento de unas condiciones de trabajo seguras y de unos puestos saludables.

Los datos estadísticos que ofrece el Ministerio español de Trabajo y Asuntos Sociales sobre las horas no trabajadas por incapacidad temporal y maternidad se sitúan entre 13,8 horas en el primer trimestre de 1999 y las 15,8 horas en 2006. Nunca han rebasado esa franja en ese período de ocho años.

Todos los intervinientes en la jornada de Fuchosa fijaron algunos criterios para evitar la intervención de la autoridad laboral o de la inspección, y plantearon recomendaciones sobre cómo actuar ante los médicos de Osakidetza e, incluso, de las mutuas patronales ante una baja laboral.

Oscar Rueda Ortiz, especialista en medicina de trabajo y valoración del daño corporal de la Agrupación de Proyectos Empresariales (APE), explicó que ante una incapacidad temporal, que puede ser por una enfermedad o un accidente de trabajo, «todos los beneficios son para el trabajador, mientras que los perjuicios son para la empresa», y advirtió a los empresarios que le estaban escuchando que «si se reconoce un accidente de trabajo o enfermedad profesional» es como firmar «un cheque en blanco».

Inspeccion medica

Criticó a la Inspección Médica por determinar una contingencia «por desconocimiento del lugar de trabajo» y lamentó que, si el trabajador no está de acuerdo con las decisiones, puede acudir al Juzgado de Lo Social, donde «los jueces no tienen criterio médico».

Ofreció el dato de que el 58% de las contingencias que se inician ante la Inspección Médica terminan en «contingencias profesionales, lo que supone un castigo para la empresa».

José Luis Diaux, que pertenece a un servicio de prevención ajeno y fue inspector médico, también se puso a favor de la empresa. «No conozco médico de la Inspección Médica que haya ido a conocer la empresa», indicó, a la vez que pidió a los empresarios que «comuniquen con la Inspección Médica antes de que realice el acta de las contingencias».

Por su parte, Isidro Medina, responsable de Emergentziak-SOS Deiak, remarcó la forma de proceder de las ambulancias medicalizadas y la necesidad de contar con la información exacta ante un accidente.

Mónica Puente, jefa de sistema de Fuchosa, señaló que «los avances de la tecnología han sustituido los delitos de sangre (amputaciones de dedos, brazos, entre otros) por nuevas patologías». Criticó abiertamente que en la actualidad la cuestión de la salud sea un tema prioritario para los trabajadores y, de forma despectiva, dijo que «lo que antes eran unas agujetas, hoy es una tendinitis y no sé si es accidente laboral».

Instó a no llamar a la Ertzaintza ante un accidente «porque al día siguiente tienes a todos los inspectores en la puerta», y explicó que en Fuchosa se lleva un registro de todos «los golpes y accidentes, para saber si la baja es producto del trabajo y si es por imprudencia del trabajador». Adelantó, sin aportar dato alguno, que el absentismo laboral «se está convirtiendo en un problema, pero a la Administración le costará moverse». Por eso solicitó a los empresarios que realicen un control de los incumplimientos de los trabajadores a la hora de trabajar con las protecciones adecuadas. Al final, se reclamó que los servicios de prevención estén dirigidos por médicos. -

«Sin parte, no hay accidente»
La responsable de Fuchosa, Mónica Puente, fue bastante expresiva en algunas acotaciones. Para evitar, precisamente, que se produzcan bajas por enfermedad común que se conviertan en bajas profesionales señaló que «salvo caerse por la escalera y romperse la cabeza, nadie puede decir que es accidente laboral. Es una enfermedad común». Pidió que se tenga en cuenta que el personal de las mutuas y de Osakidetza «enseguida considera todo como accidente de trabajo» y dijo que «yo necesito tiempo para analizar y conocer si es así». Recordó que ha dado la orden de que «sin el parte de accidente, aunque el trabajador vaya con un corte en el dedo o la pierna, se rechace como accidente de trabajo». También insistió en que «las mutuas meten todo como enfermedad profesional, porque no pagan ellas, sino la Seguridad Social». En definitiva, la responsable de Fuchosa quiso dejar claro que «si ves que el trabajador se rompe la cabeza, a la mutua. Que no lo ves, nada. Es mejor que se le dé el día libre y ya se recuperará».

2006/06/18

Gaztexe eta kontzertuetaz.

Beno, jada nire bigarren kontzertua eman dut, serioa den lehenengoa. Sope-Urdulizko gaztetxean izan da, Ekainaren 17an (larunbata). Lehenengo taldea Stropajo izan zen (lehendik bistaz ezagutzen nituena, ohiko punk egiten dutenak), bigarrena Narkolepsia (gure antzeko hasiberri batzuk, punk oi! egiten dutenak) eta azkenik gu geu izan ginen, NON OTE. Atzo arte ez nintzen gaztetxean egon (Ekainak 17), nahiko kuriosoa da. [Esan behar dut huste abisua iritsi zaiela] Eszenatokia nahiko txikitxua baina erosoa zen. Narkolepsiaren kontzertua amaitu zenean (giroa asko berotu zuten), ez nuen kitarra bat aurkitzen (bi neuzkan) eta argi barik bilatzen hasi nintzen bigarren solairuan. Aurkitu nuenerako, taldekideek zarata egiten ari ziren. Nik presaka guztia prestatzen, eta ampli-ren bolumena zein zen eta nola ibiltzen zuen jakin barik hasi nintzan. Hortik aurrera, kaosa. Ez nuen abeslaria entzuten, baxuak nire kitarraren zarata estaltzen zuen, ni neuk egiten nuena ezin entzunez. Baterajoleak ez gintuen entzuten, instintuz jo. Pentsatu zelako egoera! Baina jendeak zioen gure abestiek itxura ona zutela, hasiberrien akatsak mitikoak izan ezin. Nik oso ondo pasatu nuen, jendea nola desfasatzen zuela ikusita (Egoitz, gure fan number one, kobratzen dogunean kubata batzuetara gonbidatu ber dotzut). Bizi behar den esperientzia.
Akatsetatik asko ikasiko dudala uste dut (batez ere nire alboan, lurrean, katxiak ez uztera, garagardoa eta elementu elektrikoak ez baitoaz ondo), entsaiatzeko gogoaz, eta ea hurrengo kontzertuan gauzak hobeto egiten ditugun. Berriro diot: bizi behar den esperientzia bat da.
Eskerrik asko etorri zineten guztioi, emandako animo guztiengatik.

2006/06/09

Aroak eta bizitza (situazionista bat)

Aro bat amaitzen nagoela uste dut. Neuretzat, ez dago ezberdintasun handirik aro baten amaieraren artean eta hurrengoaren hasiera artean; horregaitik bereiztea zaila egiten zait. Gainera nere bizitzan konszienteki bizitako aroak murritzak dira.

Nabaritu nuen lehen aro aldaketa nerabezaroan izan zen, agian neure bizitzan izango dudan aldaketarik handiena izan zena, hamairu urteren inguruan. Ostean, garai zurrunbilotsubat iritsi zen, poliki poliki baretuz joan zena. Baretuz joan da gaur arte. Esan dezaket "estankamendua"ra iritsi naizela, egoera honek "ya no da más de sí" eta luzatuz doa.

Bizitza gauzak egitea baino gehiago da, maitatzea baino gehiago da, lan egitea edo ikastea baino gehiago da. Jende guztiak gauzak egiten ditu eta pozik bizi dira ... baina euren bizitza bizitzen dutenek gutxiengo bat da. Ni neu bizitza honekin ez nago pozik. Pilo bat gauza egiten ditut nahiz eta hiperaktiboa ez izan. Nire egoera ezin hobea da: osasun ona, lagunak ditu (gaur egun zaila dena), ametsak ditut... baina zeozer falta da. Nere lagun batek neska bat behar dugula dio, geure buru hausteen irtebidetzat jartzen du. Egia da, baina nire ustetan ez da hori soilik. Apur bat funtzionatzen hastea da. Gure bizitza osoan "prestatzen" egon gara. Prestatu, prestatu, prestatu, ... baina noiz jarriko dut praktikan hainbeste denboran prestatu dudana, hainbeste ikasi ostean? Eta ez nago lan egiteaz hitz egiten, bizitzari buruz hitz egiten ari naiz.

Ametsak bete. Ametsak zehaztuz doaz, gero eta hurbuilago ditugu (gu geuk egindako kalkuluen arabera) baina gero eta urrunago iksuten ditugu. Gaztarotik findu dituzun amets horiek bete nahi ditugu? Nik baietz diot eta gero eta ziurrago nago. Hori izango baita neure bizitza, ametsak lortzen saiatzea. Lortuko dudan ala ez, benetan ez dakit, baina argi daukadana da saiatuko naizela. Hori egiten hasiko naizenean, aro berri bat zbalduko zaidalako nere aurrean. Aro gogorra eta ederra.

2006/05/22

3 Faseak


Gau askotan nirekin topatzen naiz. Berdin da norekin nagoen baina lagun batekin bada, hobe, antzezteko beharra ez baitago, ni neu naiz. Nigaz ondo sentitzen naiz, ni sentitzen naiz, bai fisikoki baita psikologikoki. Nire nortasuna sentitzen dut,nire atal fisiko bat balitz bezala; ideien abiadura (edo horren gabezia) sentituz. Sentsazioen indarra oso handia da, hitzak muga soilak dira, errealitatea mugatzen duten elementuak, hesiak balira bezala. Hitzik gabeko komunikazioa erabatekoa da, esaldiak amaitzea ez da funtsezkoa, sentsazioa helaraztea da helburua, edozein komunikazioaren helburua izan behar zena. Beste pertsonarekin duzun konexioa bakarra da, zu zeu zarelako eta horren konszientea baitzara. Ni Endika naiz, Endika guztiak aldi berean naizenean. Horrela sentitzea sentsazio bakarra da.

Azkenik, egoera honetara iristeko bideak ugari direla diote. Momentuz, bi bakarrik ezagutzen ditut (erabiltzen ditudanak, noski). Bideak, bizitza bezala, infinituak dira. Nik neureak erabakitzen ditut. Edo hori uste dut.

(Pd: Zelako paranoia! Erretzearen alde onak dira. Besarkadatxo bat filosofo porreta guztiei!)

2006/05/04

Gure Evo


Beno, dirudienez aurtengo maiatza nahiko berotsua datorkigu, hego haizea dela eta. Behar nuen bidaia egin nuen, bizimodu akigarri hau errazago izan dadin. Egeoko urek neure bizitza apur bat alaitu zuten. Baina itzulera iritsi da eta ohiko zurrunbiloan murgildu naiz.
Pozgarria den berri bat iritsi zait: Boliviako lehendakariak hango natur baliabide garrantzitsuenak (petrolioa eta gasa) nazionalizatuko duela. Hauteskundeetan hitz eman zuena bete du (neure ustez, berandu), nahiz eta beste promesak ondiño bete behar dituen (El Alton unibertsitate bat eraiki, ...). Pausu bat aurrera egin du.
Baina atzerriko enpresarien (beraien estatu, komunikabideek, ... barne) beldurra agerian gertatu da. Ekintza honekin inbertsioen segurtasun eza emango dela diote, inbertsioak handik alde egingo dutela esanez. Ondorioz, Boliviako herriak ez du hazkunderik jasango. Gezurrak.
Ekintza honekin Boliviako natur baliabideen lapurreta eten nahi da. Adostutako kontratuak ez ziren batez ere etikoak, enpresa transnazionalek (ETN) baliabide horiek doan lortzen baitzituzten. Neurri honekin, tratu justu bat lortu nahi da. Ba Evo-k adierazi duenez, petrolio-gas arloan diharduten ETN-en kapitalaren %50+1 estatuak bereganatzen du. Horrela, Boliviako baliabideak ez dira doan lortuko, ETN-k prezio bat ordaindu beharko dute. Neure iritziz (eta etika minimoa duen pertsona batentzat ere) zuzena ikusten dut.
Petrolioa eta gasa nazionalizatuko dutenez REPSOL-eko buruzagiek larri dabise. Beraien irabaziak hain handiak ez direla izango diote. Estatuko botereek beraien interesak defendatzera doazte, nazionalizazioa ilegala baita. Badirudi oroimena galdu dutela, P$OE eta PP garaietako pribatizazioen ostean. {Apunte moduan: Aurreko erregimenak akaso ez zituen ia enpresa guztiak nazionalizatu? PPko eta P$OEko inork hori errefusatu al du?}
Komunikabideetan petrolio prezioaren igoeraz eta honen arrazoiaz hitz egiten ari dira denbora guztian: Irakeko insurgenteen atentatuek ziurgabetasuna sortzen dutela eta gainera, Evo-ren ekintza dela eta, prezioak gehiago igoki direla diote. Guztia gezurra. Ez dituzte estatistikak ataratzen, baina enpresa petroleroek ezartzen dute prezioaren eta petrolio kostuaren narteko aldea zein da? Zeinek mantentze du? Eta Estatuen zergak zenbatekoak dira?
Nazkatuta. Prezio garai hauen erantzuleak enpresa petroleroak eta Estatuak dira. Ziria sartu nahi digute, erantzuleak kontrolaezin irrazional batzuk direla esanez.
Evo gehiago behar dute, eta behar ditugu. Nik ez naiz nazioarteko analista bat eta ez dakizkit neurri honen ondorioak. Baina balorea du hau egitea. Nahiz eta nik gobernuetaz ez fidatu eta politikoetaz are gutxiago. Osasuna eta askatasuna!

2006/04/01

Politika Burgesaren Aurka (I I)

[Politika Burgesaren Aurka (I)tik]

Nor Bozkatzen da?
Hauteskunde garaian ez dira pertsonak aukeratzen, alderdi batzuek osatutako zerrenda itxiak baizik. Erakunde hierarkikoak eta autoritarioak bozkatzerakoan, demokraziarentzako leku gutxi dago. Parlamentuaren papera tramiteak aurrera eramatea da eta beren lana, Gobernuak egiten duen lanaren aldean, garrantzi gutxikoa da. Diputatuak sarritan parlamentura ez doazte, haien lan gogorrena "bai" edo "ez" duen botoia sakatzea; gehienek bozkatzen dituzten legeei buruz ez dakite ia ezer. Horrez gain, nazioarteko erakundeek (NMF-FMI, MB, EB, ...) "politika nazionala" gero eta gehiago baldintzatzen dute. Erakunde hauek, noski, ez dira demokratikoki hautatuak.
Horrez gain, erreferendum-ak, gehienez aldi bate egiten dira. Adibidez: zuk 1978ko Espainiar Konstituzioaren erreferendum-ean parte hartu zenuen?

Jendeak bozkatzen ari denari buruz ez daki ezer. Honetaz komunikabideak arduratzen dira, . jendeak PNV, PSE, PP... ren programak irakurtzen ditu? Hauteskunde osteko alderdien jarraipena egiten da? Kontrol bitartekoak daude? EZ.

Bozkatzerakoan, erabakiaren garrantziaz kontziente den jendeari buruz: nahi dutena bozkatzen dute? Ez. Hauteskunde sistemak alderdi handiak saritzen dituenez (D'Hont sistema), jende ugarik "bozka baliagarria" (voto util) ematen du; adibidez, batek PNV bozkatzen du alderdi "euskalduna" delako, baina berez Aralar bozkatuko luke ezkerrekoa baita. Baina dakitenez aukera gutxituak bozkatuz ez dutela ezer lortuko, alderdi handiak bozkatzen dituzte.

2006/03/23

Gure herriko arrazakeria

Asteazkenean metroan nebilen, bueltako orduan (eguerdian). Nere aurrean bi emakume zioazten: bata, 40 ta piko urte inguru; bestea, jubilazio aroan jadanik sartuta zegoen. Atsoak hitz egiten ari zen eta nire arreta erakarri zuen. Esaten ari zena nazkagarria zen, benetan. Berak beren 8 seme alabak laguntzarik gabe hezitu zuela hasi zen, eta inmigranteak (berriak, suposatzen dut) laguntza pilo bat dituztela, ez zela justua; eta gainera emakumeak gure gizonak "lapurtzen" zituztela, diru guztia xurrupatzen...
Benetan nazkagarria izan zen. Gutxigatik ez nion ezer esan zahar alu horri. Jendea galduta dago. Migrazioei buruz nire iritzia argitu nahi dut.
Hasteko, inmigranteak hona etortzen badira arrazoi ugariengatik izango da. Nik positibotzat ikusten dut, esan nahi duelako, atzerrian gure herriaren irudi positiboa dagoela; ezpabere ez lirateke hona etorriko. Gainera, gure enpresariek, gure enpresek, gure arbasoek herri horien pobretze prozesuan parte hartu zuten (baita guk ere, hein txiki batean). Horrez gain, "gure" gobernuek ematen dien laguntza dela eta etortzen badira (beharrezkoa den gauza bat) ez da haien "errua", erantzunkizuna gobernuarena da.
Honekin esan nahi dut ez dugula geure gorrotoa haiengan isuri behar. Argi izan behar dogu ez dela ez geure ezta haien errua gaur egun ditugun arazoak. Gobernuak laguntzen badie, eta horrekin ados ez egotekotan, ez da inmigranteen errua, momentuan dagoen gobernuarena. Ikuspuntu etnozentrista batetik abiatuz, bertokoek bertoko ez direnen gaineko eskubideak dituztela uste bada, eskubide honen urraketaren erantzulea gobernua da. (Idei hau nahiko kretinoa da neretzat, baina jende asko pentsatzen duenez aipatu behar nuen. Nere ustez, ez lirateke bertokoen eta ez bertokoen arteko bereizketarik eman behar).
Askok diote inmigranteek lanpostuak lapurtzen dizkigutela. Berriro ere, ez da haien errua. Gure enpresari kuttunak beraien irabaziak handitzeko gure eskulana alde batera uzteko, inmigranteak esplotatuz, ez da inmigranteen errua. Ez dizkigute lanpostuak lapurtzen. Gure bertoko enpresarien errua da, ez haiena.

Irakurri duzuenez, bi agente aipatu ditut: Estatua (edo gobernua) eta klase enpresariala. Bi agente hauek jendea itsutzen dute, langileria / herria itsutzen saiatzen dira, geure artean banatzen. Etsaiak izatekotan haiek izan beharko lirateke, eta ez inmigrante marginatu batzuk.
Arrazakeria jendea arrazoirik banatzeko estrategia da, botereduentzat onuragarria dena. Arrazakeriaren aurka nago eta arrazoiak argi dauzkat. Eta zu?

2006/03/12

Politika Burgesaren Aurka (I)

Hasteko, esan behar dut idatziko dudana EGIA ABSOLUTUA ez dela, mundua uletzeko era bat baizik (bizitza filosofia). Denbora izanda, artikulu honen II, III ... atalak idazten joango naiz, pentsatzen dudana artikulu batean laburtzea sinplista izatea baita (berez, pentsamendu bat 15 artikulutan idaztea sinpleegia da, pertsonen pentsakerak askoz konplexuak baitira).

Sistema Demokratikoa, Gobernua, Parlamentua eta Legea

Sistemaren propagandak denbora guztian esaten ari da dugun mundua existitu daitekeen hoberena dela, nahiz eta inperfektua izan. Boterea herriak duela, eta Gobernuak herri subiranotasunaren bermatzailea dela. Demokrazia batean bizi garela esaten digute, baina horrela ez da. Demokrazia hitzak (herriaren gobernua) funtsezko kontraesan bat du: Gobernu bat badago, herriak ez du gobernatzen, elite bat baizik. Herriak beren arazoak gobernatzen baditu, herria bideratzen duen gobernurik ezin da egon. Herriaren gobernua ezin da inoiz eman.
Demokrazia kapitalistetan, "dugun" erabaki ahalmen hori (boterearen hitzetan) 4 urtero iksten da, parlamentuko, senatuko, jaurlaritzako eta udaletako postuak okupatuko dituzten eliteen artean erabakitzerakoan. Gehiengoaren hitza izan dela diote. Ez da egia.

Gehiengoa?

Bozketa demokratiko batek ez du inoiz gehiengoaren borondatea adieraziko. Kasurik hoberenean, alderdi batek 10 botuemaileen hiruzpalau botu adierazten dute. Sarritan ehuneko murritzago bat da. Horrez gain, alderdi bakoitza ez da bere barnean homogeneoa, talde, joera ... ezberdinak daude, eta talde dominatzaileen barnean, pisuzko jendea. Guzti honen ondorioz, azkenean erabakiak hartzen dituen jendea gutxiengo bat da. Hauteskundeek lidergo batzuk zehatz ditzakete, baina praktikan, lidergoak sistemaren interesak defendatuko ditu. Boterea banatzen diren eliteek konpromisoak eta aurre akordioak dituzte, hauteskundeekin zerikusirik ez dutenak (Adibidez, PSEk ez du PNVren trapu zikinak atara, ezta Zapatero "progresistaren" gobernuak ere, PPrekin).

Nork du Boterea?

Bozkatu ostean, herriaren hitza ez da berriro eskatzen. Botere exekutiboak turnoko gobernuaren eskuetara pasatzen da, nahi duena eginez. Gainera, hauteskundeetan ez da erabakitzen nor bozkatu, parlamentuaren eraketa soilik erabakitzen da. Host, barne ministeritzan, ekonomia ministeritzan, ... nork aginduko duen presidentziaren gobernuak erabakiko du, eta presidentziaren gobernuak parlamentuak erabakiko du. Goi karguak "a dedo" erabakiko dira: Gobernu Zibilak, Estatu Idazkaritza, Enpresa Publikoen Buruzagiak, Botere Judizialaren Goi kargoak, ... hau al da demokratikoa?

(jarraituko du)

2006/03/05

Ertzaintzaren jarrera ulertzeko zailtasunak

(GARAtik ataratako idatzia, 2006/03/05)
Ertzaintza eta ezker abertzaleko jendea, aurrez-aurre, kalean. Ertzaintza eta eskarmentu handiko langileak eta militanteak, aurrez-aurre, kalean. Azken orduko irudiek kezka bizia sortu dute. Igor Angulo eta Roberto Saizen heriotzek bi presoen familiengan eta inguru sozialean sorturiko mina areagotzera jo du Ertzaintzak. Zergatik? Gasteizko kaleetan, orain dela 30 urte, Frankismo garaiko Poliziak eginiko sarraskia oroitzeko manifestazio jendetsua egin da. Ertzaintza azaldu eta xingola beltzez apaindutako ikurrina eta Lakuak salatu duen espetxe politikak eragindako azken bi hildakoen argazkiak kentzeko agindua eman... eta, ondoren, inortxok ere entzun ez zituen oihu batzuk aitzakia, milaka lagunen aurkako erasoa. Dozenaka zauritu, batzuk atxilotu, eta gogor egurtuak izan direnak espainiar Auzitegi Nazionalaren aurrean salatu.

Zaramagako elizan 1976ko martxoaren 3an gertatu zen Poliziaren jazarpen bortitzetik bizirik atera zirenek nekez uler ditzakete Fragak bidalitako Poliziak eta Balzak agindutako Ertzaintzak, 30 urte beranduago, agertzen dituzten parekotasunak. Haiek bezala, euskal herritar asko zur eta lur geratu dira, PSOEk kudeatzen duen espetxe politikari loturiko gertakizun latzen aurrean Barne Sailak erakutsitako jarrera egoskorra ikusita.

Ertzaintzaren jokabidea ulertzeko zailtasunak areagotu dira, kontuan izaten bada Lakuako Gobernuak, batetik, eta Legebiltzarrak, bestetik, espetxe politika salatu eta Martxoaren 3ko biktimei elkartasuna adierazi dietela. Presoek pairatzen duten egoera latza eta Estatuak eragindako biktimek jasaten duten utzikeria hitz gogorrekin salatu ondoren, nola bidal daiteke Ertzaintza hildakoei beren azken agurra eman nahi dutenak erasotzera? Zerk bultzatzen du Ertzaintza duela hiru hamarkada San Frantzisko elizan bost kide hilik utzi zituzten sindikalistak berriz jipoitu, atxilotu eta espainiar epaitegi bereziaren aurrean salatzera?

Gaur, Josu Jon Imaz eta bere alderdiaren beste agintari batzuk Irungo hilerrian elkartuko dira. ETAk hil zuen Montxo Doral sarjentua gogoratuko dute. Igor Angulo eta Roberto Saizen senitarteko eta lagunek pairatu behar izan dituzten debeku eta indarkeria jasateko arriskurik gabe, joan zena omendu eta ETAren indarkeria kondenatuko dute. Egoera ezin aproposagoa da Imazek beste euskal biktimen aurrean Ertzaintzak erakutsi duen jarrera bortitzaren arrazoi sakonak azaldu ditzan.

2006/03/04

Mamu berriak (edo konspirazioetan sinisten duen paranoiko bat)

Azken aldi honetan, badirudi kale borroka eta atentatuak berpizten ari direla. Kutxazainen ke beltzak berragertu dira; ipar haizeak kloratitaren burrundadak dakartza. Bake prozesuan gaudela diote; beste batzuek biolentziaren berragerpen baten aurrean.
Esaera zahar batek "usteak erdi ustel" dio; gauza berbera esango dut susmoekin; eta susmo ttippi bat dut. Susmagarria da azken aldi honetan, bakeaz pilo bat hitz egiten den aroan, "kale borrokaren" berragerpena ematea. Ez dakit nork /nortzuk dauden honen atzetik, denetarik egon daiteke. Batzuk esango dute ohiko pertsonak izango direla (ez zeuden espetxeraturik?); nire ustez hori baino askoz konplexuagoa da. Konspirazionismoa aintzat harturik (zergatik ez, mundu globalizatu honetan guztia posible baita) abertzaleen aurkako interesak ikusten dituk ekintza hauen atzean, bake prozesua lehertarazi nahi dutenak. Espainiar faxisten esku beltza ekintza hauen atzean? Zergatik ez. Ez nuke talde konkretu bati pisua leporatuko, denetarik baitago edozein taldetan. Baina onartu behar da ekintza hauek bi taldeentzat onuragarria da (batez ere batentzat).
Lehenengoa argi dago, espainiar eskuina (PP baino gehiago dena). Botoen aldetik argi dago; baina baita ere diru aldetik. Seguratekin zer gertatuko da bakea iristen denean? Eta poliziagaz? ...
Bigarrena (nire paranoia izan daitekena) EAJ litzateke, beste batzuen artean. Zergatik? Gure herrian zentroko alderdiaren irudia dela dago, Espainiar konstituzionalisten eta ezker abertzalearen arteko kontrapesua egiteko. Baina benetan eskuineko alderdia da, beren interesak soilik bergiratzen duena, egoera honetaz aprobetxatuz dirutzak egin dituena. Talante demokratikoaren irudia ematen du (modako hitza: talante, zein da beren esanahia?); baina benetako erreferemdumak egin behar direnean ukatzen dituena (Boroako zentrala, AHT, ...).
Ez dugu sinplifikatu behar. Azken finean, hauek usteak dira. Baina biolentziaren berragerpen honen atzean ETA eta Kale boroka baino gehiago dago. Garai batean GAL sortu zuten. Gaur egun, zer?

2006/02/25

50 urteko BBK hipotekak

Ostegunean, 8:20ko metroa hartu nuen, betiko moduan. Bidai luze xamar egin ohi dut, eta horregatik mp3a daramat. Ostegun honetan ez dut piztute eraman (besterik gabe), eta aurrean Urduliz aldean jesarri ziren bi neska gazteren (+-30) elkarrizketari aditu nuen. Batek zioen azkenean etxea erosteko mailegua eman ziotela; aldi berean bere etxe berriaren aldetik pasatu zen metroa. Nire ustez 40 kiloko etxea zen.
Jendea benetan harritzen nau. Ez dakit neska horren egoera, baina inguruan ikusten ditudan egoerak honetan labur daitezke: lanean ari direnen artean, lan baldintza kaxkarretan; prekaritatea nagusi da, eta kontratoak aldi baterakoak dire gehienak. Soldatak, erdipurdi.
Etxebizitzen prezioak ezagututa (lotsagarria dena), horiek era duinean ordaintzea ezinezkoa da. "Horregatik", gure lurraldeko kutxa batek 50 urteko hipotekak eskeintzen ditu. Eta guztiak pozik!
Agian oraindik gaztea naizelako; agian oraindik heldu bat ez naizelako, buruan txoriak ditudalako, hipotekak esklabutza moduan ikusten dituk. Esklabua "de facto". Eta jende pilo bat (badau egoera hau onartzen ez duen jendea, noski) esklabua bilakatu nahi da, esklabua bihurtzen pozik dago.
Ez gara etxebizitza izategatik saldu behar. Azkenean, etxebizitza, hipoteka ordaindu arte ez da gurea. Bitartean, bankuarena da, ez geurea. Ez gara geure etxebizitzan biziko. Lan egin geure jabeari geure mozkinak emateko. Eta jendeak pozik hartzen du beren gain esklabutzaren pisua.
Ez dut esklabua izan nahi. Lana galtzekotan, zer egingo du esklabu masak? Eta lan eskakizunak direla eta atzerrira mugitu behar badu, zer? Duintasuna non geratu da?
Marxek zioen bezela, "langileria urrezko kateaz esklabutzari loturik dago"; gaur egun porlanezko kateetari loturik dagoela esan beharko genuke.
Groutxo-Marxista baten buru hausteak.

2006/02/17

Mundu Zoriontsu Bat

Aldous Huxley-ren “Un Mundo Feliz” irakurtzen hasi naiz. Orain dela denbora bat irakurri nahi nuen, baina lanek ez zidaten denborarik uzten. Benetan harritu nau, gehienbat etorkizunaren irudia dela eta. Nire ustez George Orwelen “1984” liburuak etorkizunari ematen duen irudiaren beste aldea da; hots, ez dirla kontrajarriak, monetaren beste aldea baizik.

Hitzurrea oso ona da. Horren atal bat itzuli dut (nahiko txarto, itzultzaile eta filologoa ez naizenez), oso interesgarria iruditu baitzait. Hitzaurre hori 1945an idatzi zen, nahiz eta liburua 1930an idatzi.

“(...) noski, totalitarismo berria zaharraren desberdina izateko arrazoirik ez dago. Gobernua, (...) artifizialki sortutako gosea, masa gartzeleraketak eta masa deportazioen bitartez, ez da soilik ezgizakiarra (gaur egun inori ez zaio azken hau inporta), ezeraginkorra dela frogatu da; gainera, teknologi garapena dela eta, ezeraginkorra dena baztertzen den garaian. Buruzagi politiko ahalguztidun eta laguntzaile masek, koertziorik gabe esklabua den populazioa gobernatu ahal izango dute, herria esklabutza maitatzen duenean; eraginkorra den estatu totalitario bat litzateke azken hau.

Gaurko estatu totalitarioen propaganda ministerioen, egunkarietako zuzendarien eta irakasleen xedea herriak esklabutza hori maita dezaten da. Baina beraien metodoak, ondiño gutxienez, nahiko antizientifikoak dira. Jesuiten antzineko baieztapen zaharrak (umeen irakaskuntzaz arduratuta, gizakien galderak erantzun ahal izango zituztela) desioak bultzatuta idatzi zen, ez zegoen errealitatea kontutan harturik. Gaurko pedagogoak, seguraski, Voltaire hezitu zuten jesuitak baino ezeraginkorragoak dira. (...)

Etorkizuneko “Manhattan Proyect”i garrantzitsuenak gobernuek bultzaturik inkesta erraldoiak izagno dira, parte hartuko duten politikoek eta zientzialariek “ zoriontasunaren arazoa” deituko dutena; hots, jendea beren morrontzaren gaineko maitasuna lortzeko arazoa. (...)

Segurtasuna lortu dela oso arin esan ohi da. Beren lorpena kanpo iraultza bat baino ez da, oso azalekoa. Morrontzarekiko maitasuna iraultza sakon baten ondorioa da, pertsonala, gizakien adimenean eta gorputzan. Iraultza hau aurrera eramateko hurrengo aurkikuntzen beharra dago:

  1. Hasteko, sugestioaren teknika oso aurreratu bat behar da, umeak baldintzatuz (drogen, telebistaren, ... bitartez)

  2. Bigarrenez, gizaki desberdintsu guztiak ezagutzen dituen zientzia bat behar da, pertsona bakoitza ekonomi eta gizarte iherarkian kokatzen buruzagiei ahalbidetzen duena. (...)

  3. Hirugarrenez, errealitatea nahiz eta utopikoa izan, jendeak oporren beharra du; alkohola eta beste narkotikoen ordezkoa bilatu behar da, ginebra eta heroina bezain atsegingarriak baina kalte gutxiago egiten duena.

  4. Azkenik (nahiz eta hau epe luzeko proiektua izan), inozoen kontrako eugenesia sitema bat behar izango da, giza produktua (pertsonak, alegia) estandaizatzeko buruzagien lanak erraztuz.

Un Mundo Feliz”en giza produktuen uniformizazioa oso aurreratuta dago, muga harrigarri batera eramandakoa, nahiz eta ezinezkoa ez izan. Ikuspuntu tekniko eta ideologiko batetik, haur prefabrikatu eta “Bokanovski” helduen taldeetatik oso urrun ez gaudeii. Nork daki 600 urte barru nola egongo garen? Bestalde, mundu honen beste ezaugarri batzuk belaunaldi batzuen barru lor ditzakegu (...). Urte gutxi barru, ezkontza baimenak txakurrak izateko baimenen antzera eskeiniko dira, 12 hilabeteko iraupenaz, eta txakurrez aldatzeko edo txakur bat baino gehiago izateko aukera galarazten ez duten legeekin.

Askatasun politikoa eta ekonomikoa murrizten den heinean, askatasun sexuala, ordainean, haziz doa. Diktatoreak, askatasun hori sustatuz ondo egingo du. Drogen, zinemaren eta irratiaren pean esnaturik amesteko askatasunak, askatasun sexual honekin batera, lagunduko dute morroi hauek beraien patuaz adiskidetzea.

Guztia ondo aztertu ostean, ikusi dut nola Utopiaiii hau, 600 urte barru aurreikusi nuena (orain dela 30 urte), gero eta hurbilago dagoela. Badirudi etorkizun izugarri hau mende baten buruan ezarriko dela, geure suntsipen nahiak erreprimitzen baditugu. Noski, deszentralizazio prozesu bat hastekotan eta zientzia gizakiengan askeki aplikatuz (gizakia helburua izanik, ez bitartekoa), etorkizun ezberdin bat izateko posibilitatea dugu, baina horrela ez jokatuta, bi alternatiben artean erabaki behar izango dugu: Totalitarismo nazional batzukiv ; edo totalitarismo supranazional bakarra, teknologia aurrerapenek sustatua; azken hau garatuz joango zen efizientzia eta egonkortasun beharrak direla eta, Utopia lortu arte. Usted es quien paga con su dinero, y puede elegir a su gusto

iAEBk nuklear bonba asmatzeko proiektua. II Mundu Gudaren hasieran puntazko zientiziko batzuk honetan lan egiten zuten. Berez ez zekiten beraien etorkizuna zein izango zen, proiektu han garrantzitsu batean lan egin ondoren, isiltasuna behar baitzen.

iiJada jendea konatzeko gaitasuna lortu dugu, eta probetazko jaioberrien geneak aukera ditzakegu.

iiiLiburuan agertzen den herrialdea.

ivNire ustez, George Orwellen “1984” liburua.

2006/02/08

Gure lapurrak



Etxean lapurrak ditugula esan digute. Jende guztia beraien etxeak kartzelak bihurtzen ari dira, izua zabaldu da. Barruan gaudenean sartzen dira, dugun guztia lapurtuz. Modan dagoen lapurreta dela diote, atzerriko mafiak egiten dutenak. Bah, niri bost, guk geure lapur propioak ditugu. "Eusko label" -dunak, korbataz eta jantzi garestiez, egunero geuri lapurretan ari dira. Atzerrian askoz gehiago lapurtzen dute, askoz basatiagoak dira. Geuri poliki poliki, ia konturatu gabe.
Beraien lider ohi bat kondenatu nahi dute: Emilio Ybarra. Hainbat urtetan milioika milioi pezeta lapurtu zituen. Beren zigorra: bi urteko espetxeraketa (beteko ez duena) eta 750.000 € (calderilla). Ikus insurgenteko berria. Lotsagarria benetan.
Edozein eragiketa egiterakoan (GEURE DIRUAZ!) komisioak kobratzen digute; geure diruaz aberasten dira, geuri interes zatar batzuk emanez. Nazkagarria bankarien jokoa. Nazkagarria bankarien lana. Erdi aroko usureroak gizakiarragoak ziren. Beno, gutxienez badakit lapurreta bat egitekotan nola egin; zelako mafian sartu behar naizen. Beste batzuei, 300 € lapurtzeagatik bizitzaren zati handi bat izorratzen diete. Ogasunarekin zorrak izatea hondoratzen gaitu, mafiako "big fish"-a ez bazara.

2006/02/02

Ingurua Salgai


Azterketa osteko eguraldi ona aprobetxatzen ari naiz. Nere argazki kameraz (benetan nere aitana dena) buelta bat eman dut etxe albotik, argazkilari amateurrarena eginez. Kamera digitalek duten abantaila da, milaka argazki ateratzea txotxik gastau gabe.
Beno, Barrikako hondatrza nudistara joan naiz. Itsasoarekiko lotura berezia dut, bere alboan egoteko beharra. Kostako den batek hau ulertzen du, sentimendu bat da. Gainera, bakarrik joan naiz, nire lagun guztiek lanean edo azterketa garaian baitaude (Ostegun goiz batean edonork ezin du hau egin, zorioneka naizela aitortu behar dut).
Hondartzara naraman bidea kamioiez, zulagailuz eta abarrez beteta dau. Hautsa leku guztietatik. "Pelotazo inbomiliarioaren" inperioan gaude. Benetan erretzen nau, pertsona batek dirua soberan duelako, holako inguru natural bakarran beren etxebizitza unifamiliarra eraikitzeko ahalmena izatea. Milaka urtez txorien, landareen eta animali txikien bizilekua zena, holako suntsipena jasatea. Horrez gain, lehen jendea askeki hortik pasa ahal zen (nahiz eta txomingero eta bertoko gazte irrespontsable askok guztia zaborrez bete); orain guztia hesitzen ari dira.
Hori egiteko baimenak nork eman ditu? Kostako legearekin, zer? Euskal kostan ematen den suntsipen azkarrak gure azken leku naturalak desagertaraziko du. Nazkatzen nau.
Zer egitea ez dut ikusten, ba ohiko bideak erabiliz, edo errepresioa jasan behar izango dugu; edo epai infinitoak. Etorkizuna iluna ikusten dot.
Itxaropena itxoiten. Naturaren mendekua itxoiten.

2006/01/25

Existitzen ez dena sortuz

Azken asteetan, komunikabideak latindar mara fenomenoa islatzen ari da, berton banda hauen hedapenaz informatzen dute. Orain, latindar gazte eta estetika zehatz bat dutenek bandaren batekoak direla dirudi. Gure inguruan beldurra zabaltzen dute, indarraren bidez. Bortzitzak dira. Gure alabak bortxatuko dituzte eta gure semeak jo. Orduan, polizia gehiago erabiliko da hau ekiditzeko, polizia gehiago kaleetan egongo da. Errepresioa handitu.
Nik kaleetan latindarrak ikusten ditut. Latindar gazteak, eta ez dute arazorik sortzen. Nerabe baten bizitza daramate. Baina komunikabideek burua berotzen didate, maren fenomenoa ematen ari dela. Tertulietan horretaz hitz egiten dute, berrietan latindar jarroria nabarmentzen dute, azkenean iritzi publikoa mintzatu arte (nor da iritzi publikoa? nola neur daiteke? nire iritzia ez bada honen berdina, guztion iritzia da? gehiengoaren iritzia bada, ze gehiengoa?). Jendea gai horretaz mintzatzen da, eta azkenean arazo hori dagoela barneratu dugu. Orduan, populazioaren zati bat katalogatzen dugu, marginatuz. Marginazio horren bitartez, azkenean fenomeno hori (hasiera batean ez zena existitzen edo marginala zena) errealitatea bihurtu da, arazo larri bat agertuz.
Badirudi kale borroka jada ez dela berria. Komunikabideek, bestia beltza berria bilatu dute, ahulenen artean ahulenak: gazteak eta inmigranteak.
Azkenean, komunikabideek jendea izutzen dute botereak populazioaren gain duen kontrola handitzeko.

2006/01/24

2006... edo 1984? (CIAren charter bidaiak)

Orain dela urte batzuk George Orwellen 1984 liburua irakurri nuen. Irakurri baino gehiago, dastatu nuen, liluratu ninduen. Benetan, liburua oso ona da. Ez baduzue irakurri, irakurri.
Bere mometuan errealitatearekin parekatu nuen, eta Stalinismo, Faxismo eta holako sistemen kritikatzat hartu nuen. Nire gaur egungo errealitatean aplikatzeko zaila nuen. Liburuan terminologia berezia erabiltzen du, neolenguaia. Horretan, gustatu zitzaidan hitz bat erderazko "vaporizar" zen. Hitz honek hurrengo esanahia du: Gobernuak pertsona bat atxilotzen zuen; tortura (edozein motakoa) aplikatzen zieten, atxilotuek gezurra zen konfesio bat aitortu arte. Orduan libre uzten zieten, atxilotu ohi horiek torturatzaileen egia barneratuta baitzuten.
Baina hau ez zen amaiera; denbora bat pasatu ostean, poliziak atxilotu ohia beraiekin eramaten zuten, desagertzen zen. Pertsona horien datu guztiak desagertzen ziren (jaiotze datak, berriak, ...), pertsona horiek ez ziren inoiz existitu. Lagunak, familia, lankideak, ... pertsona horretaz ahazten zen, beldurra zela eta. Liburua nire azalpena baino askoz hobeto dago, baina tira....
Orain CIAk (eta nire ustez edozein estatuko zerbitzu sekretuak) egiten duena ikertzen ari da Europar Batzorde bat. Diotenez, jendea atxilotzen zuten (epaileen aginterik gabe, giza eskubideak euren potroetatik pasatuz), hegazkinetara igotzen zituzten, munduko beste puntetara eramateko; han torturak aplikatuz eta epaiketarik gabeko espetxeraketak jasaten.
Nire ustez, ez da ezer berria. Erlijioa, etnia, azaleko kolorea, jatorria, pentsakera, ... terrorista garela agerian uzten du, dio Bush & Co.-k. Betiko moduan: XIXan, bizarduna eta anarkista = terrorista; XXIan, bizarduna eta musulmana = terrorista.
2006an edo 1984an gaude?

2006/01/18

Hastapenak

Beno, nere lehenengo blogg-a da hau. MSNren Spacean hasi nintzen orain dela 4 hilabete edo, eta gustatu zitzaidan nire ideiak, pentsamenduak,... sarean zabaltzea. Horregaitik, serioago hartu dut, eta blog hau sortzea bururatu zait.
Hemen nire ideiak, internetetik interesgarriak diren artikuluak,... jarriko ditut. Ez naiz originala izango, nire helburu nagusiena nire ideiak plazaratzea da, nahiz eta kontrajarriak, zentzugabekoak, ... izan. Holan bainaiz.
Besterik gabe, irakurtzen duenari. A, eta komentarioak izatea ilusionatzen nau (holan badakit inor irakurri duen). Aio!